Hasiera » Zerbitzuak
» Garraioa
Oiartzungo herria menditsua izateaz gain, auzo desberdinetan banatua dago. Horrek garraio eskaintza berezia eskatzen du.
Doako zerbitzu da horretarako eskubidea dutenentzat. Legez, garraio eskubidea dute ikastetxetik gutxienez bi kilometrora bizi diren DBHko lehen zikloko ikasleek (DBH 1 eta 2koek). Gauza bera gertatzen da gutxienez ikastetxetik lau kilometrora bizi diren DBHko bigarren zikloko ikasleekin.
Garraio arduraduna Jose Kaietano Diez Gonzalez ikastetxeko idazkaria izango da.