• Janaria ikastetxean bertan prestatzen da, Auzo-Lagun enpresak ekarritako lehengaiekin.
  • Sukaldeko langileak Hezkuntza Sailekoak dira eta jantokiko monitoreak Auzo-Lagun enpresak ohiko bazkaltiarren kopuruaren baitan kontratatzen ditu.
  • Jantoki zerbitzua ikasturteko egun guztietan eskaintzen zaie ikasleei.
  • 14:35 eta 15:20 bitarte, ikasleren batek eskolatik atera behar baldin badu, familiek dagokion begiraleari esan behar dio. 
  • Bazkaltiar guztiek menu bera jaten dute. Menu bereziak zerbitzatzen dira, betiere, mediku egiaztagiria ekartzen bada.
  • OOG-k ohiko bazkaltiar berriak onartu ditzake lekurik baldin badago eta ikasturte hasieran Sailak ezarritako ratioak guztiz estali arte.

 

 

Jantokiko Menua ikusteko, Ausolanen webean sartu eta eskolaren izena sartu.

Jantokiko ARAUTEGIA ikusi nahi baduzu klik egin ELIZALDE INSTITUTUKO JANGELA ARAUDIA

Oiartzungo herria menditsua izateaz gain, auzo desberdinetan banatua dago. Horrek garraio eskaintza berezia eskatzen du.

Doako zerbitzu da horretarako eskubidea dutenentzat. Legez, garraio eskubidea dute ikastetxetik gutxienez bi kilometrora bizi diren DBHko lehen zikloko ikasleek (DBH 1 eta 2koek). Gauza bera gertatzen da gutxienez ikastetxetik lau kilometrora bizi diren DBHko bigarren zikloko ikasleekin.

Garraio arduraduna Jose Kaietano Diez Gonzalez ikastetxeko idazkaria izango da.

Busen eta geltokien ordutegia 18-19

 

 

 

 

 

Ikasleek astearte eta ostegunetan, eguerdiko 15:20-etatik 16:20-etara liburutegia eskura dute haien lanak eta kontsultak egin ahal izateko. Bertan, liburutegiko arduradunaren zaintzapean egongo dira. Aurrez, jolas-garaian jartzen den zerrendan eman behar dute izena. 

Liburutegiko araudia