IKT-n heldutasun-maila
Tarteko maila «ikasgelak digitalizatzea»: maila honetan, IKTak erabiltzen dira curriculumeko arloak lantzeko. Orokortu egingo da ikasgai guztietan IKTak eta bereziki Internet erabiltzea, eta ikasgeletan, berriz, teknologia-baliabideak izango dituzte, Internet egunero erabiltzeko. Espazioaren eta denboraren kontzeptua eskola-orduetatik haratago doa; horrenbestez, hezkuntza-plataformen bidez (teleprestakuntza, blogak,…) kanpokoei zabaltzen zaizkie ikasgelako ateak. Ikasleek eta familiek on line eskura ditzakete ikastetxeko informazio jakin batzuk edota ikasgaiei buruzkoak.
Eskola 2.0 programaren HELBURUAK:
• Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea.
• Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea.
• Ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea.
• Eten digitala murriztea.
• Lan dinamikoa, partehartzailea, beste ikastetxeekin lankidetzan eta sarean sustatzea.
• HEZIKETA KALITATEA HOBETZEA.