Eskolaren ekimen guztiak biltzen dituen filosofia eskola inklusiboarena da. Eskola Inklusiboaren xedeak jarraituz, eskola komunitatearen kide guztien partaidetza eta aprendizaia lortzeko ahaleginetan ari gara. Honen bidean, eskolako kultura, antolaketa eta praktikaren azterketan urratsak eman ditugu. Azken honetan, hau da, praktikan, eman beharreko aldaketak garrantzitsuenak dira eta ikasleengan eragin handiena dutenak.

Badira azken urteetan gure ikastetxean indar handia hartu duten bi ekimen: mediateka eta ikasketa kooperatiboa. Biek eskolako planteamendu globalari erantzuten diote eta ikasle guztiengana iristen dira.

Irakasleek Ikasteko kooperatu / kooperatzen ikasi programa martxan jarri dugu. Honen bitartez, ikasleek irakaslearen laguntza ezezik, kideena ere izaten dute eta besteei laguntzen ikasten dute.

 Elizaldek garapen iraunkorraren alde lan egiten du Agenda 21 proiektuaren bitartez. Eskola osoan sentsibilizazio eta diagnostiko jarduerak egin ondoren hainbat ekintza garatzen dira. Honen bitartez jarrera arduratsua sustatu nahi dugu gure ikasleengan eta haien bitartez familiak ere sentsibilizatu. 

Azken urteetan, adibidez, mugikortasuna landu dugu, horregatik dagoeneko Udalari eskatu diogu, eskola ingurua peatonala bihurtzea, honela garraio publikoa eta oinezkoek bakarrik izango dute inguratzeko aukera. 

Bestalde, mugikortasunerako egiten dugun apustua argia da gure eskolan. 3 urtez jarraian (2013/2014, 2014/2015 eta 2015/2016 ikasturteetan hain zuzen ere) jaso baitugu Foru Aldundiaren saria: Oarsoaldean Eskola Kiroleko partiduetara bizikletaz edo garraio publikoan gehien erabiltzen duen eskola baikara.

Gai hauetaz gain, ondakinak ere landu ditugu: herrian dugun atez ateko sistemari esker asko erreziklatzen genuen. baina guk oraindik ere urrunago iritsi nahi genuen. Horregatik, konspotagailua jarri genuen martxan. Ikasle guztiek dute gaur egun, ondakinak gutxitzearen ideia buruan. 

Ezin dugu aipatu gabe utzi, eginiko lan guztiak ESKOLA JASANGARRIAREN SARIA EMAN DIGULA. Sari hau, eskolaz kanpo dagoen komisio batek ematen du. Aintzatespena lortu ahal izateko, ez da nahiko ingurunenalan babesteko lan egitea, beharrezkoa da, eskola elkarbizitzarako prozedurak lotuak izatea eta martxan jartzeko aukera izatea. Oso harro gaude. Honela jarraitzeko asmoa dugu. 

Resultado de imagen de eskola jasangarria

 

 

 

 

 

 

 

 

Informazio eta Komunikaziorako Teknologiak funtsesko tresnak dira etengabeko prestakuntzan, bai ikasleentzat, bai irakasleentzat. Gela guztietan ordenagailuak daude eguneroko lanerako eta informatika gelara HH4tik aurrera joaten dira. LH5 eta LH6ko ikasleek ordenagailu eramangarriak dituzte eta curriculumeko hainbat eduki horien bitartez lantzen dituzte.

Aurreko ikasturtean Hezkuntza Sailaren auditoria gainditu ondoren, 1 maila lortu genuen. Aurtengoan, bide beretik lanean jarraituko dugu eta beste maila bat lortzeko asmoa dugu. Gure eskolan ahalik eta digitalazioa mailarik altuena lortu nahi dugu. Segurtasun eta azkartasun berema dira auditoria hauek. Gainera, ezin dugu ahaztu, gure eskola, Eskola Jasangarria dela eta honek papera xahutzea ekiditen duela. 

Resultado de imagen de computer pics

 

 

 

 

 

Eskolako mediatekak irakurketa, ikasketa eta ikerketa gune izan nahi du ikasle, irakasle eta guraso guztientzat. Honen bitartez, mota guztietako testuak eta multimedia materialak eskura jarri eta erabiltzeko aukera eman nahi diegu. Ikasle guztiek ikasteko aukera berdinak izan ditzaten bermatzeko, mediateka eguerditan, astelehenetik ostegunera, 12:30etatik 13:30etara, zabaltzen da LH3, LH4, LH5 eta LH6ko ikasleentzat. Arratsaldez, Guraso Elkartea da irekitzeko ardura hartu duena eta bertan proiektu ezberdinak egiten dituzte. 

 

 

Elkarrekin bizitzen ikastea helburu garrantzitsua da. Eskolaren erronka da bizikidetza-eredu bat lantzea, balio demokratikoetan oinarritutakoa. Elizaldek prebentzio lanari garrantzi handia ematen dio eta jarduera asko antolatzen ditu elkar ezagutza bultzatzeko eta taldeen kohesioa hobetzeko. Iaz Bizikidetzaren behatokia martxan jarri zen zailtasunak identifikatzeko eta bideratzeko.

Proiektu honen barruan, aniztasun afektibo-sexuala eta gizon eta emakumeen berdintasuna lantzen dira.

 

Ikasturtean zehar irteera asko egiten dira gela barruan ikasten dena osatzeko eta beste esperientzia batzuk ikasleei eskaintzeko. HH2tik hasita ikasleri osoak egiten ditu. HH5etik aurrera gau bat pasatzera ateratzen dira aterpetxe batera, eta LH5 eta LH6ko ikasleek bi gau pasatzen dituzte. Horrelako irteeretan taldeen kohesioa asko lantzen da eta eskolan egin ezin diren jarduerak egiteko aukera izaten da.

LH6ko ikasleek ingleseko barnetegian parte hartzen dute, aste bat pasatuz etxetik kanpo.