Hasiera » Proiektuak » Eskola agenda 21

Eskolako Agenda 21

2018-2019 ikasturtean zehar Agenda 30 proiektuaren barnean egin diren ekintzak hurrengo aldizkarian agertzen dira:

Aldizkaria

Buletinak

1. buletina EA21 Elizalde Institutua

2. buletina EA21 Elizalde Institutua

 

 

KONTSUMO ARDURATSUARI BURUZ GALDETEGIA (Familientzat)

https://goo.gl/forms/dbQyaYZ1otsdzQv43

 

Ikastetxeak urte asko darama Eskola Agenda 21 proiektua garatzen Oiartzungo udaletik bertan parte hartzeko gonbidapena luzatu zuenetik. Proiektu hau Tokiko Agenda 21-eko partaidetza-foro gisa antolatu da, batez ere gazteen partaidetza bultzatzeko asmoarekin.

Ikasturte bakoitzean, ingurumenaren inguruko gai edo arazo bat aukeratzen da, eta horren inguruan lantzen da programa. Gaia aztertu eta eskolaren eta eskolako ingurune hurbilenaren egoeraren diagnostikoa egiten da. Azkenik, ikastetxeak hobetu beharreko ekintzak definitu eta abian jartzen dira. Era berean, Udalari herria hobetzen laguntzeko ekintzak proposatzen dira. Helburua ikasleak herritar gisa heztea da, herri desberdin bat eraikitzen saiatuz.

Orain arte landu diren gaiak honakoak izan dira: hondakinak, biodibertsitatea, energia, kontsumo jasangarria, elikadura, mugikortasun jasangarria eta zarata.

Aurten, 2018-19 ikasturtean zehar “Klima Aldaketa” gaia hartu da ardatz. Ikasturte honetan, udalak kontratatutako enpresa baten laguntza egongo da ikasturtearen hasieratik, proiektuaren fase desberdinak aurrera eraman ahal izateko.

Gai honekin lotuta, Udalak proposatutako 50/50 proiektua burutuko da baita ere, LH-ko ikastetxearekin batera. Proiektuaren helburua ikastetxearen energiaren kontsumoa murriztea da. Horretarako, ikas-komunitate osoak parte hartuko du proiektuan (ikasle, irakasle, guraso, jangelako arduraduna, garbiketako arduraduna, atezaina).

Aurtengo Ingurumen Batzordeko ikasle ordezkariak hauexek dira: