TTIRIKITTAUKI euskara batzordea

Logo-HNPEuskararen normalizazioan aritzen de batzorde hau  ikasle kopurua handiak osatzen du.

Batzorde honi dagokio euskararen aldeko ekintzak bultzatzea eta antolatzea.  Ekitaldi hauetan parte hartzen dute ikasturtean zehar:

  • Euskara astea
  • Euskara eguna
  • Santomas feria ikastetxean
  • Inauteriak
  • Elizalde eguna
  • Bekoplaza aldizkaria

Bi irakaslek dute batzorde honen gidaritza, Esti Abelleirak eta Lide Ganboak.

Eskolako Agenda 21.

Elizalde BHI-ko agenda21 eratu zen ikasturte hasieran, eta ondoren azaltzen den dokumentuan ikus dezakezue orain arte jorratu ditugun gaiak eta bultzatu ditugun ekimenak.

1. buletina EA21 Elizalde Institutua

2. buletina EA21 Elizalde Institutua

 

 

KONTSUMO ARDURATSUARI BURUZ GALDETEGIA (Familientzat)

https://goo.gl/forms/dbQyaYZ1otsdzQv43

 

Ikastetxeak urte asko darama Eskola Agenda 21 proiektua garatzen Oiartzungo udaletik bertan parte hartzeko gonbidapena luzatu zuenetik. Proiektu hau Tokiko Agenda 21-eko partaidetza-foro gisa antolatu da, batez ere gazteen partaidetza bultzatzeko asmoarekin.

Ikasturte bakoitzean, ingurumenaren inguruko gai edo arazo bat aukeratzen da, eta horren inguruan lantzen da programa. Gaia aztertu eta eskolaren eta eskolako ingurune hurbilenaren egoeraren diagnostikoa egiten da. Azkenik, ikastetxeak hobetu beharreko ekintzak definitu eta abian jartzen dira. Era berean, Udalari herria hobetzen laguntzeko ekintzak proposatzen dira. Helburua ikasleak herritar gisa heztea da, herri desberdin bat eraikitzen saiatuz.

Orain arte landu diren gaiak honakoak izan dira: hondakinak, biodibertsitatea, energia, kontsumo jasangarria, elikadura, mugikortasun jasangarria eta zarata.

Aurten, 2018-19 ikasturtean zehar “Klima Aldaketa” gaia hartu da ardatz. Ikasturte honetan, udalak kontratatutako enpresa baten laguntza egongo da ikasturtearen hasieratik, proiektuaren fase desberdinak aurrera eraman ahal izateko.

Gai honekin lotuta, Udalak proposatutako 50/50 proiektua burutuko da baita ere, LH-ko ikastetxearekin batera. Proiektuaren helburua ikastetxearen energiaren kontsumoa murriztea da. Horretarako, ikas-komunitate osoak parte hartuko du proiektuan (ikasle, irakasle, guraso, jangelako arduraduna, garbiketako arduraduna, atezaina).

Aurtengo Ingurumen Batzordeko ikasle ordezkariak hauexek dira:

Elkarbizitza Planan islatzen dira ikastetxearen printzipioak. Plan horrek honakoak ditu xede: ikastetxeko harreman markoa, hartu -emanen nondik norakoa, heziketa integrala eta balore heziketa ezagutu, hausnartu eta sustatu.

Aipatutako Elkarbizitza Plana "Dokumentuak" atalean agertzen da.

 DBH2  Hondarribiko Elkano Aterpetxea      Maiatzak 17/18  2 egun  
 DBH3  Eski irteera - Candanchú  Martxoak 21/22/23  3 egun
 DBH4  

 Ikasketa bidaia

Pirinioak-Cambrils

Martxoa-Apirila  4 egun

 

16/17 Ikasturterako programatutako irteerak eta ekintza osagarriak

DBH 1

IKASTETXEAK ANTOLATUTAKO
IRTEERA NAGUSIAK

EKINTZA
OSAGARRIAK

MINTEGIAK ANTOLATUTAKO

JARDUERAK / IRTEERAK

1. Ebal

 

Teknologia berrien erabilera

AGINTZARI

Bidasoako parke naturala

2. Ebal

 

 

Ekain Berri

Plaiaundi  parke ekologikoa

Antzerkia ingelesez/gazteleraz

3. Ebal

Egun bateko irteera

Emaginarekin formakuntza     

Eskalada

Txuri Urdin

 

DBH 2

IKASTETXEAK ANTOLATUTAKO
IRTEERA NAGUSIAK

EKINTZA
OSAGARRIAK

MINTEGIAK ANTOLATUTAKO

JARDUERAK / IRTEERAK

1. Ebal

 

Teknologia berrien erabilera

AGINTZARI

Orientazioa Aiako Harria

2. Ebal

 

AGIPAD (drogamenpekotasunari buruzko saioa)

Heziketa Afektibo Sexuala

Eskalada

Arditurri

Waterpolo

Eureka zientzia museoa

Hip-Hop

Zumba

Agorregiko burdinola eta errota

3. Ebal

Hondarribia

 

Txuri Urdin

 

DBH 3

IKASTETXEAK ANTOLATUTAKO
IRTEERA NAGUSIAK

EKINTZA
OSAGARRIAK

MINTEGIAK ANTOLATUTAKO

JARDUERAK / IRTEERAK

1. Ebal

 

 

Surf

2. Ebal

Eski, martxoak 21/22/23 (Candanchú)

Motibazio Saioak

GEHITU (Homosexualitateari buruzko hitzaldia)

Eskalada

Zumaia-Deba ibilaldia

Antzerkia ingelesez

3. Ebal

 

 

 

AA GIPUZKOA (alcohólicos anónmos)

  Arko jaurtiketa

 

DBH 4

IKASTETXEAK ANTOLATUTAKO
IRTEERA NAGUSIAK

EKINTZA
OSAGARRIAK

MINTEGIAK ANTOLATUTAKO

JARDUERAK / IRTEERAK

1. Ebal

 

 

Emaginarekin formakuntza     

Surf

2. Ebal

 

AESLEME: Gerta Dakizuke

 Heziketa Afektibo Sexuala

AGIPAD (drogamenpekotasunari buruzko saioa)

HIESA hitzaldia

Paddle

Espeleologia

Spinning

Lehen sorospenak

Waterpolo

Biodonostia

3. Ebal

Ikasketa bidaia apirilean

 

Eskalada

Zamudio  Parke Teknologikoa)

 

nivel_medio_lateral_bilingue

IKT-n heldutasun-maila

Tarteko maila «ikasgelak digitalizatzea»: maila honetan, IKTak erabiltzen  dira curriculumeko arloak lantzeko. Orokortu egingo da ikasgai guztietan IKTak eta bereziki Internet erabiltzea, eta ikasgeletan, berriz, teknologia-baliabideak izango  dituzte, Internet egunero erabiltzeko. Espazioaren eta denboraren kontzeptua eskola-orduetatik  haratago doa; horrenbestez, hezkuntza-plataformen bidez (teleprestakuntza, blogak,…) kanpokoei zabaltzen zaizkie ikasgelako ateak. Ikasleek eta familiek on line eskura ditzakete ikastetxeko informazio jakin batzuk edota ikasgaiei buruzkoak.

layout_set_logo

 

Eskola 2.0 programaren HELBURUAK:
• Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea.
• Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea.
• Ikasgeletako metodologia aldaketari  laguntzea.
• Eten digitala murriztea.
• Lan dinamikoa, partehartzailea, beste ikastetxeekin  lankidetzan eta sarean sustatzea.
• HEZIKETA KALITATEA HOBETZEA.