2012-05-09

Arrakastatsua izan da beste behin, eta errepikatzeko prest agertu dira ikasle, irakasle eta gurasoak

Herenegun Liburuaren Nazioarteko Eguna zen, eta Elizalde Herri Eskolan hainbat ipuin kontaketa saiorekin ospatu zuten. Irakasleek eta gurasoek eskaini zituzten saio horiek.

 

Aurten ere, irakasleekin batera, gurasoei kontalari lanetan aritzeko gonbita luzatu zieten. Eta oso kontakizun interesgarriak eskaini zituztela jakinarazi dute Elizaldeko kideek: «Gustura aritu ziren bai irakurleak, baita entzuleak ere». Guztira 21 ipuin eskaini zituzten hamahiru irakaslek eta familietatik etorritako zortzi kontalarik.

 

Euskaraz gain, beste hizkuntza batzuetan ere kontatu zituzten ipuinak, gainera: «Gehienak euskarazkoak izan ziren, baina portugesez, gaztelaniaz eta italieraz irakurritako ipuinak ere izan ziren». Ipuin bakoitzak 20-23 entzule izan zituen.

 

Urtero antolatzen den jarduera horretan eskolako ikasle guztiek parte hartu dute, 2 urteko ikasleetatik hasi eta 6. mailara bitartekoetara. Elizaldeko zuzendaritzak jakinarazi duenez, jarduera oso arrakastatsua izan da berriro, eta horrelakoak gehiagotan egiteko prest azaldu dira guraso, ikasle eta irakasleak: «Ipuinak gustura entzutea irakurzaletasuna pizteko elementu eraginkorra baita».

Juan Mari Lekuonaren liburutegitik, hainbat dohaintza jaso dituzte

 

Oihana Lekuonak, Juan Mari Lekuona osabaren liburutegitik, euskal kultura eta literaturari buruzko hainbat liburu eta Auñamendi Entziklopedia eman dizkio Elizalde Herri Eskolari: «Lerro hauetatik eskolak berriro eskerrak eman nahi dizkio, Mediatekako fondoak aberasteagatik».

Aviso legal | Política de privacidad | Política de Cookies

Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua