Hasiera » Elizalde » Ezaugarriak

Elizalde Herri Eskola Oiartzungo Eskola Publikoa da, desberdintasunak konpentsatzen ditugu eta  denoi kalitatezko formakuntza eta hezkuntza eskaintzen diegu

1976. urtetik. Elizaldek Haur Hezkuntza (2-6 urte bitarte), Lehen Hezkuntza (6-12 urte bitarte) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (12-16) eskaintzen ditu, denak D eredukoak, hau da, eskola euskalduna da, beti ere eleaniztasunean heziz, gainontzeko hizkuntza, kultura eta pentsaerak errespetatuz, azken finean, INTEGRATZAILEA eta LAIKOA

Oiartzunen errotuta, herriari, herrairentzat eta herriarekin hainbat ekintza eginez, baina mundura irikia

Elizalderen xedea haurraren eta taldearen garapen osoa eta beren arteko harremana erraztea da, pertsonaren edozein alderdiri dagokionez, (afektiboa, soziala, kognitiboa, kulturala…), ingurunera eta gizarte errealitatera, baita errealitate historikora ere, moldaketa kritiko, erreflexibo, baikor eta kontzientea eraginez. Aukera-berdintasuna, inklusibotasuna eta ekitatea dira oinarrizko printzipioak, ikasle guztiek ikasteko aukera izan dezaten.

Elizalde eskolak Eskola inklusiboaren proiektua garatzen du. Proiektu honen xedea ikas-komunitatea osatzen dugun guztion partaidetza eta ikasketa lortzea da. Komunitateko kideen aniztasuna kontuan hartzen du eta erantzun egokia emateko modua bilatzen du. Proiektuaren helburua gero eta inklusiboagoa izatea da. Horrexegatik ikasteko kooperatu – kooperatzen ikasi programa lantzen dugu.

Irakasleria konprometituta dago eskolako proiektuarekin eta garapen profesionalarekin. Horregatik prestakuntza eta berrikuntza proiektuetan parte hartzen dugu.