2018-12-12

 

Pasa den asteazkenean, abenduaren 5ean, Durangon izan ginen DBH3ko ikasleekin. Durango bera ezagutzeko aukera izan genuen, baita azokako liburu eta diskak ikustekoa ere. Euskara eta Literatura ikasgaian landutako idazle eta liburuen bila ibili ginen azokan, eta adi-adi egon ginen inguruan zebiltzanen artean gure euskalkikoa ez den hitzen bat entzuten ote genuen. Bazkaltzeko ordurako Elorriora hurbildu ginen, egunpasa osatzeko; bertan atera genuen taldeko argazki dotore hau. Ederki pasa genuen! 

2018-12-10

 

DBH3 eta 4ko Elizalde BHIko ikasle batzuek Galtzagorri Elkarteak antolatutako Booktuberboom lehiaketan parte hartu dute. Guztira 21 booktube jaso dituzte lehiaketan, eta horietatik zazpik haien bideoa publiko egitea erabaki dute; tartean dira gure ikasleen lan batzuk. 

 

Lehiaketara aurkeztutako bideo guztien artean sari bat epaimahaikoek emango dute; beste sari bat, ordea, publikoak emango du. Horretarako, abenduaren 14ra arte izango duzue bozkatzeko aukera. Hemen duzue bozka emateko lotura!

 

Publiko egin diren Booktube guztiak booktuberboom booktube kanalean dituzue ikusgai. Ikusi, eta eman zure bozka!

 

2018-12-10

 

Hainbat izan dira Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako egunaren harira Elizalde BHIn burutu diren ekimenak, eta horietako bi ondoren ikus daitezkeen bideotan azaleratzen dira.

 

2018-11-29

 

Oiartzungo ia ikasle guztiek parte hartzen duten lehiaketaren sari-banaketa, Txerri Egunean egin izan da, azken urte luzeetan. Aurten, Hitzen Lihoa egitasmoaren proposamenaren baitan, sariak banatzeko ekitaldiaren eguna aldatu da. ABENDUAREN 4an izango da, Xabier Leteren heriotzaren 8. urteurrenaren egunean, arratsaldeko 18:30etan, Udaletxeko Areto Nagusian.

Aurten gainera, Elizalde BHIko Eider Ormaetxeak prosan, eta Maren Elizetxeak poesian jasoko dute saria.

Zorionak parte hartzaile guztioi!

2018-11-26

 

Azaroaren 21ean, Elizalde BHIko Fernan Garate eta Udaleko elektrikari

teknikaria Oiartzun Irratira joan ziren 50/50 ekimena aurkeztera eta ikastetxean egingo diren ekintza eta jardueren berri ematera.

Hau da Oiartzun Irratiaren web orriko lotura:  http://oiartzunirratia.org/

Eta hau da Irrati saioaren lotura: http://oiartzunirratia.org/attachments/article/2418/Udalaren%20tartea%2050%2050%20proiektua%202018-11-21.mp3 

2018-11-26

2018-11-22

 

DBH4ko Fisika-Kimika ikasgaiko ikasleak Igeldoko Behatoki meteorologikoan egon dira azaroaren 12an. Bertan, Margarita Martinek (zentroko zuzendariak) azaldu die behatokiaren historia, garrantzia, jasotzen diren datuak, erabiltzen den tresneria…

2018-11-21
 
Elizalde Herri Eskolako eta Elizalde BHIko irakasleak, EUSKARALDIArekin bat!
 
Oraindik izenik eman ez baduzu, hemen duzu aukera: https://izenematea.euskaraldia.eus/  
Bestetik, gogoratu, ahobizi/belarriprest tailerren batera joan nahi izanez gero, gaur (azaroak 21) izango duzula azken aukera, 19:00etan, Elorosoro Kiroldegiko bilera-gelan.
 
Haur eta Lehen Hezkuntza
telefonoa943 490 193
helbidea
Manuel Lekuona, 5 - 20180 Oiartzun
Kokapena
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
telefonoa943 899 283
helbidea
Manuel Lekuona, 5 - 20180 Oiartzun
Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika

Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua