2021-10-07

Webgune berria martxan daukagu Elizalde BHIn.

 

Horreratarako, hemen duzue helbide berriaren esteka:

 

https://elizaldebhi.hezkuntza.net/eu/hasiera

 

2021-03-22

Martxoaren 21ean Basoen Nazioarteko Eguna zela eta, Basoaren astea ospatu dugu zuhaitz ale batzuk landatuz. Landaketa hau, urtean zehar landuriko Basoa gaiari lotuta dago.

 

Alde batetik, Gipuzkoako Foru Aldundiak Urnietan duen Arizmendi mintegiko bi haritz landatu ditugu ikastetxeko eremuan.

 

Bestalde, Udalak bertako zuhaitzen landaketa egiteko Gurutzen duen lursailean, 10 sagarrondo landatu ditugu.

2021-03-19

2021-01-15

ONARPEN PROZESURAKO OOGk

HAU DA GURE ESKOLAKO ORDEZKARIEN ORGANO GORENAK ERABAKITAKO MATRIKULAZIO BAREMAZIOA

2021-01-14

 

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOA

NIREA ZUREA DENONA

2021-2022 ikasturtean aurrematrikula egiteko epea  2021eko urtarrilaren 18tik 29ra arte egongo da zabalik.

Informazio gehiago ondorengo dokumentuan zehazten da: AURREMATRIKULA INFORMAZIOA

2021-01-08

2021/22 MATRIKULA EPEA ZABALIK

urtarrilaren 18tik 29ra

Familia agurgarriak:

Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkizuegu eskaintzen ari zareten arretarengatik.

Urtarrilaren 18tik 29ra (biak barne), 2020an 2 edo 3 urte betetzen dituzten ikasleak matrikulatzeko epea zabalik egongo da.

Gutun honekin batera bidaltzen dizuegun informazioan Elizalde Herri Eskolako ezaugarri bereizgarrienak zeintzuk diren ikus ditzakezue.

Eskola publiko eta euskalduna gara. Jangela zerbitzua eskaintzen dugu, eskolan bertan dugun sukaldean bertan prestatutako janariarekin.

Aurten, COVID19a dela eta, gure ohiko bilera formatua aldatu beharrean aurkitu gara. Informazioa zuen esku jartzeko, gure proiektuaren berri emateko eta eduki ditzakezuen zalantzak edota kezkak argitzeko bi bilera antolatu ditugu Udaletxean, beti ere segurtasun neurri guztiak mantenduz. Bestalde, eskola ikusi edo informazio gehiago nahiko bazenute, eskolako Zuzendaritzarekin hitzordua eskatu eta eskola ezagutzeko bisita gidatu bat eskainiko zaizue.

                                                          

 

Bilera eguna: Urtarrilaren 14a, osteguna

 

Euskarazko bileraren ordua:  17:00etan.

 

Gaztelerako bileraren ordua: 18:00etan.

 

Lekua: Udaletxeko Pleno Aretoa

MATRIKULA EGITEKO

 

Lekua: Elizalde HLHIko IDAZKARITZA (aldez aurretik hitzordua 943490193 telefono zenbakira deituz)

 

Ordutegia: Goizean 9:00etatik 13:30era

                   Arratsaldean 14:45etatik 16:30era

(Beste orduren batean behar izanez gero, deitu)

Beharrezko dokumentazioa: Familia-liburua

                                                 Nortasun-agiria

                                                 (aita, ama edo legezko tutorearena)

                                                 Udalak emandako erroldatze agiria

                                                 (familia unitatea)

Laster elkar ikusiko dugulakoan, agurtzen zaituztet.    

                   Andoitz Apaolaza Lizarralde- ELIZALDE HLHIko Zuzendaria

2020-10-09

2020/2021 ikasturterako dirulaguntzak (bekak) eskatzeko epea urriaren 9tik azaroaren 9ra arte egongo da irekita.

Informazio zehatzagoa ondorengo dokumentuan duzue: BEKAK

Idazkaritza goizeko 8:00etatik 15:00ak zabalik egongo da.

Hartutako segurtasun eta osasun neurriak direla eta, ikastetxera etorri behar izanez gero, aurrez deitu telefonoz hitzordua zehazteko.

TFONOA: 943 899 283

Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika

Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua