2021-01-08

2021/22 MATRIKULA EPEA ZABALIK

urtarrilaren 18tik 29ra

Familia agurgarriak:

Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkizuegu eskaintzen ari zareten arretarengatik.

Urtarrilaren 18tik 29ra (biak barne), 2020an 2 edo 3 urte betetzen dituzten ikasleak matrikulatzeko epea zabalik egongo da.

Gutun honekin batera bidaltzen dizuegun informazioan Elizalde Herri Eskolako ezaugarri bereizgarrienak zeintzuk diren ikus ditzakezue.

Eskola publiko eta euskalduna gara. Jangela zerbitzua eskaintzen dugu, eskolan bertan dugun sukaldean bertan prestatutako janariarekin.

Aurten, COVID19a dela eta, gure ohiko bilera formatua aldatu beharrean aurkitu gara. Informazioa zuen esku jartzeko, gure proiektuaren berri emateko eta eduki ditzakezuen zalantzak edota kezkak argitzeko bi bilera antolatu ditugu Udaletxean, beti ere segurtasun neurri guztiak mantenduz. Bestalde, eskola ikusi edo informazio gehiago nahiko bazenute, eskolako Zuzendaritzarekin hitzordua eskatu eta eskola ezagutzeko bisita gidatu bat eskainiko zaizue.

                                                          

 

Bilera eguna: Urtarrilaren 14a, osteguna

 

Euskarazko bileraren ordua:  17:00etan.

 

Gaztelerako bileraren ordua: 18:00etan.

 

Lekua: Udaletxeko Pleno Aretoa

MATRIKULA EGITEKO

 

Lekua: Elizalde HLHIko IDAZKARITZA (aldez aurretik hitzordua 943490193 telefono zenbakira deituz)

 

Ordutegia: Goizean 9:00etatik 13:30era

                   Arratsaldean 14:45etatik 16:30era

(Beste orduren batean behar izanez gero, deitu)

Beharrezko dokumentazioa: Familia-liburua

                                                 Nortasun-agiria

                                                 (aita, ama edo legezko tutorearena)

                                                 Udalak emandako erroldatze agiria

                                                 (familia unitatea)

Laster elkar ikusiko dugulakoan, agurtzen zaituztet.    

                   Andoitz Apaolaza Lizarralde- ELIZALDE HLHIko Zuzendaria

Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika

Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua