2019-05-20

Martxoaren 26an DBH 1.mailako ikasleak Zestoan izan dira. Bertan Ekainberri proiektua ikusteko aukera izan dute.

Proiektu hau benetako Ekain kobazuloaren erreplika da. Ekaingo kobazuloa oso ezaguna da, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu du, Historiaurreko labar-arteko irudiengatik, bereziki zaldiengatik, baina ezkutuko altxorra da.

Horregatik Ekainberriko proiektuak gehienentzat gordeta dagoen altxorra denon begien aurrean jartzen du. Hala ere, ikasleek benetako kobazuloaren sarrera ikusteko aukera izan dute eta Goi Paleolitoko gizakien antzera azagaiak eta bultzagailuak erabiliz ehiza tailerra burutu dute.

Ikusi argazkiak

Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika

Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua