2019-04-09
Apirilaren 4an hasita, dagoeneko Euskal Herrian zehar dabil KORRIKA. Jakingo duzuenez, Oiartzundik ere pasako da, apirilaren 12an, ostiralean. Elizalde ikastetxeak izango du bere kilometroa Oiartzungo ibilbide horretan: 2119.a, Ugaldetxon, Atamitx parean hasi eta Pikabeneko biribilguneraino. Ordua kalkulatzea zaila izaten da, baina gutxi gorabehera 23:55ean pasako da. Beraz, Elizaldeko ikasle, guraso eta lagunak animatu nahi zaituztegu gure km-an, eta KORRIKAn, parte har dezazuen.
 
Bestetik, egunean zehar izango dira beste zenbait ekintza ere: Korrika Txikia, Korrika Gaztea, kontzertuak, herri-afaria… Hemen duzue apirilaren 12ko egitaraua, baita Oiartzungo ibilbide osoa eta ordutegia ere.   
Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika

Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua