Hilabetero bigarren astelehenean, arratsaldeko 15:00etatik 16:30era eskolako Mediatekan elkartuko dira, Arantza Ezkerrarekin psikologoa den, eskolako ikasle baten amarekin.
Azalpen teorikoez gain, ariketa praktikoak ere egingo dituzte. Ondorengoak izango dira gaiak: autonomia, atxikimendua, giza trebetasunak, gatazken bideratzea, afektibitatea eta frustrazioen onarpena, besteak beste.
Gurasoen parte hartzea erabat beharrezkoa da
umeek dituzten erronketan arrakasta lortzeko. Eskolan, ikasleek, gidatuak diren eta beraien ikasketa prozesua bultzatzen duten erronkak aurki ditzakete, eta guzti hauei arrakastaz aurre egiteko, gurasoen eta irakasleen arteko elkarlanean sakontzen jarraituko dugu horrelako jarduerekin.
Aurtengoak, aurrekoa bezain arrakastatsua izatea espero dugu, eta bide onetik goazela dirudi, iazko partaide kopurua bikoiztu baita.