• Janaria ikastetxean bertan prestatzen da, Auzo-Lagun enpresak ekarritako lehengaiekin.
  • Sukaldeko langileak Hezkuntza Sailekoak dira eta jantokiko monitoreak Auzo-Lagun enpresak ohiko bazkaltiarren kopuruaren baitan kontratatzen ditu.
  • Jantoki zerbitzua ikasturteko egun guztietan eskaintzen zaie ikasleei
  • Jantokia LHko ikasleekin konpartitzen dugu
  • 12:30 eta 15:00 bitarte, ikasleren batek eskolatik atera behar baldin badu, familiek dagokion begiraleari esan behar dio. Maiztasunez atera behar badu (musikara, ingelesera, e.a.) baimen bat sinatu behar dute idazkaritzan.
  • Bazkaltiar guztiek menu bera jaten dute. Menu bereziak zerbitzatzen dira, betiere, mediku egiaztagiria ekartzen bada.
  • OOG-k ohiko bazkaltiar berriak onartu ahal ditu lekurik baldin badago eta ikasturte hasieran Sailak ezarritako ratioak guztiz estali arte.

 

 

Jantokiko Menua ikusteko, Ausolanen webean sartu eta eskolaren izena sartu.

Jantokiko ARAUTEGIA ikusi nahi baduzu klik egin  hemen

Oiartzungo herria menditsua izateaz gain, auzo desberdinetan banatua dago. Horrek garraio eskaintza berezia eskatzen du.

Murrizketak direla eta, aurten bi ibilbideen bitartez autobusek ikasleak geltokietan jasotzen dituzte ikastetxera normaltasunez etor daitezen. Behin eskolak bukaturik bueltan eramaten dituzte ikasleak beren geltokietara.

Zerbitzu doakoa da horretarako eskubidea dutenentzat. Legez, garraio eskubidea dute ikastetxetik gutxienez bi kilometrotara bizi diren DBHko lehen zikloko ikasleek (DBH 1 eta 2koek). Gauza bera gertatzen da gutxienez ikastetxetik lau kilometrotara bizi diren DBHko bigarren zikloko ikasleekin. Horretaz gain, bi ikastetxeon artean (LH-HH eta DBH) beste bus bat jartzea erbaki dugu, sortu diren beharrei aurre egin nahian. Bus honen finantziazioa garraio eskubiderik ez duten ikasle ororen artean ordainduko da. Kuota 20-25 € ikasleko eta hamar hilabeteko izango da.

DBHko ikastetxearen berezko garraio enpresa David bus konpania da.

Garraio arduraduna idazkaria da (Jose Kaietano Diez Gonzalez).

Busen eta geltokien ordutegia 16-17

 

 

 

 

 

Ikasleek astelehenetan, astearteetan eta ostegunetan, eguerdiko 13:45-etatik 14:30-etara liburutegia eskura dute haien lanak eta kontsultak egin ahal izateko. Bertan, liburutegiko arduradunaren zaintzapean daude. Aurrez, jolas-garaian jartzen den zerrendan eman behar dute izena. 

Liburutegiko araudia