Familia agurgarriak

Udaran indarrak berriztatu eta oporrak amaituta, irailaren 7an, 2017/2018 ikasturteari hasiera eman genion. Nola ez, Zuzendaritza taldeak eta Klaustroak ongi etorria ematen dizuegu, eta eskerrak ematen dizkizue eskola publikoaren alde apustu egiteagatik.

Irakaskuntza, oso aberasgarria da. Etengabe, ikasten jarraitzeko aukera eskaintzen baitio eskola komunitate osoari. Marraztu, idatzi, itsatsi edo dena delakoa eginez, guztien ekarpenez aberasten dute elkarbizitza.

Aurreko ikasturtean, Eskolan Jasangarriaren aintzatespena lortu genuen. Ingurumena eta elkarbizitzarekin lotutako prozedurak eta dinamikak, eskolan erabat errotuta ditugunaren erakusgai. Aurtengoan, gure eskolan dugun metodologia indarberritu nahi dugu, IKKI edo ikasketa kooperatiboa. Metodologia honek, ikasle guztiek arrakasta egoerak bizitzea bermatzen du, eta bakoitzak dituen gaitasunak ahalik eta gehien garatzen laguntzen du, ikaslea bere ikasketa prozesuaren protagonista bihurtuz.

Lege eta curriculumaren gainetik, gure ikasleak dira garrantzitsuena, ikasleak nola bizi eta sentitzen duten eskola, horregatik, tutoreak eta irakasleri osoa lankidetza eta koordinaziorako prest daude eta beraiek dira eskolarekiko gurasoen lehen harreman puntua.

                                               Zuzendaritza Taldea

 

ELIZALDE LOGOA color-txikiaGuraso agurgarriak:

2017/2018 ikasturte berriari hasiera eman nahi diogu oporren ondoren. Zuzendaritza taldeak ongi etorria eman nahi dizue. Celeste Irurietak (ikasketa burua), Jose Kaietano Diezek (idazkaria) eta Aitor Okamikak (zuzendaria) osatzen dugu zuzendaritza taldea.  Denok komunitate bereko partaideak gara, Elizalde komunitatea, eta denok saiatu behar dugu ebidentzia egiaztagarri bihurtu den errealitatea mantentzen, ikastetxe publiko honen kalitatea. 

Zuzendaritzako ateak zabalik daude, kezkak edo galderak argitzeko prestutasuna azaldu nahi  dizuegu lerro hauetatik.

Eskerrak eman nahi dizkizuegu gugan konfiantza jartzeagatik.

 

Zuzendaritza Taldea.