Familia agurgarriak

Udako oporren ondoren, irailaren 7an, 2016/2017 ikasturteari hasiera eman genion. Zuzendaritza taldeak eta klaustroak ongi etorria emateaz gain, eskerrak ere eman nahi dizkizue eskola publikoan sinesten jarraitzeagatik. Gure ikasleen hezkuntzan hainbat faktorek parte hartzen dute, eta garrantzitsuena dudarik gabe familia da,eta ondoren eskola dator etxekoa osatu eta indartzera. Horregatik elkarlanean jarraitu nahi dugu eta zuen ideia eta iradokizunak jasotzeko irekiak gaude. Hau baita gure iritziz, eskola komunitatea eta herria eraikitzeko modurik onena.

Gure ikasleak herritar parte hartzaile eta aktiboak izatea nahi dugu, iritzi propioa dutenak eta proposamen eraikitzaileak egiteko gai izango direnak. Herria baloratuz eta kontuan hartuz, mundura irekiak egongo direnak, eta gertatzen denaren berri izanda, iritzi propioa izan dezaten.

Epe luzerako helburu orokor horiez gain, aurtengorako beste bi erronka txikiago pare bat aipatuko dizuegu, euskararen erabilera areagotu eta informazio eta komunikaziorako teknologien erabilerari beste bultzadatxo bat ematea, gure egunerokotasunean.

Azkenik, lege arrotzek hainbat harri edo eragozpen jartzen badituzte ere, gure esku dagoen guztia egingo dugu, gurea mantendu eta gure ikasleek lortu izan dituzten emaitza onak eskuratzen jarraitu dezaten.


 

                                               Zuzendaritza Taldea

 

 

ELIZALDE LOGOA color-txikiaGuraso agurgarriak:

2016/2017 ikasturte berriari hasiera eman nahi diogu oporren ondoren. Zuzendaritza taldeak ongi etorria eman nahi dizue. Celeste Irurietak (ikasketa burua), Jose Kaietano Diezek (idazkaria) eta Aitor Okamikak (zuzendaria) osatzen dugu zuzendaritza taldea.  Denok komunitate bereko partaideak gara, Elizalde komunitatea, eta denok saiatu behar dugu ebidentzia egiaztagarri bihurtu den errealitatea mantentzen, ikastetxe publiko honen kalitatea. 

Zuzendaritzako ateak zabalik daude, kezkak edo galderak argitzeko prestutasuna azaldu nahi  dizuegu lerro hauetatik.

Eskerrak eman nahi dizkizuegu gugan konfiantza jartzeagatik.

 

Zuzendaritza Taldea.